lunes, 25 de octubre de 2010

PROGAMAREN GAI NAGUSIA:


Proiektu guztien programa ardatz nagusi baten inguruan antolatu behar da. Nire kasuan errehabilitazioa izango da. Honek gehien bat igerilekuetan eragina izango du (forman, tamainan, sartzeko eran, kokapenean...), baina baita ere inguruan. Mediku gela handia izan beharko da, hainbat baliabideekin. Aldi beran, taberna eta jatetxea egongo da bere biltegi eta sukaldearekin, baina denda eta bulegoak ez datoz bat programarekin, beraz ez ditut jarriko.
 
Beraz, hiru igerileku zona nagusi egongo dira, eta hasiera batean hondartza osoan zehar sakabanatzea pentsatuta neukan paseo batekin eta egoteko zonaldeekin batasuna ematen.
 

 
Baina berriro Laidara joanda, programa iparraldeko ertzean kontzentratzea egokiago ikusi dut, gelditzen den hondartza gehiena libre utziz. 



INFORMAZIO PILAKETA:
Evidencia científica de la hidroterapia, balneoterapia :
Formato de archivo: PDF/Adobe Acrobat
dialnet.unirioja.es/servlet/fichero_articulo?codigo=2574514...0

Beharrezkoak diren elementu batzuk:
http://www.mutuanavarra.es/documentacion/DipticoPiscinaCompleto.pdf

ppt ugari urarekin erlazionatuta dauden tratamenduei buruz:
http://www.slideshare.net/nayir/lic-fisioterapia-terapia-de-piscina

Talasoterapiaren deskribapena:
http://www.abalnearios.com/talasoterapia/

liburua: "Hidroterapia y balneoterapia"- Adrian Gutierrez Cueli


IRIZGARRITASUNA

  • Laidan udan kotxeekin arazo bat sortzen dela ezin da ukatu. Horretarako garraio publikoa erabiltzeko erosotasunaz aparte, pribatua erabiltzeko trabak jartzea estrategia bat izango zen.

    Lehendabizi, aparkaleku ugari errehabilitazioan dauden pertsonentzat erreserbatuta egongo dira.
    Bigarren, turistentzat aparkatzeko denbora limitatua izango da.
    Eta azkenik, ordaintzeko parkina izateak jende askori busa hartzera bultzatuko dio.
  • Kanpinean udan jende mugimendu nahikoa dago, eta nahiz eta ibiltzen ailegaitu daiteken, geltoki bat bertan jartzea ez legoke gaizki, batez ere poltsa gehiegirekin joaten direnentzat.
  • Gernika: Urdaibairen bi aldeak komunikatzen dituen hiria.
    bertako hiri nagusiena.
    tren geltoki, autobusak eta taxiak daukana.

    Bertan komunikazio guztia sortuko da. Bi geltoki egongo
    dira: Lehenengoa tren geltokia dagoen lekua, taxien lekua
    bebai dena, eta bigarrena gernikaren irteeran.
    Bigarren puntu honetan parking doain bat egongo da koxeak usteko eta oso merke laidara joateko. Horrela hondartzaren ondoan gaur egun ematen den kotxe pilaketa murriztea bilatzen da. 

sábado, 16 de octubre de 2010

ANALISIA_turisten mugimendua ekintzen eta urtaroen arabera


Urdaibain turistikoki oso erakargarria da, horren froga urtean zehar bertara hurbiltzen diren milaka turistak dira. Hala ere, mota ezberdinetako pertsonak eta kantitate desberdinetan mugitzen dira urtaroaren eta urdaibaiko zonaldearen arabera, argi dagoenez pertsona guztien interesak ez direlako berdinak eta ekintza guztiak ezin dira urteko edozein epeetan egin.
Horretarako hainbat planoen informazioaz baliatu gara, baita sarean aurkitu ditugun orrialde ezberdinez ere.

Hau guztia dela eta gure ikerketa 3 zatitan banatu dugu; urdaibaiko turisten mugimendu edo ibilbideak aztertuko ditugu 3 arlo desberdinetan: urarekin erlazioa duten ekintzetan, naturarekin erlazioa dutenak eta kulturarekin erlazioa dutenak. Gainera,  hauek desberdinak izango dira urteko garai ezberdinetan, beraz udan eta neguan gertatutako turista mugimenduak alderatuko ditugu.
Eta organigrama batzuekin ekintzen kokapena eta zergaitia ikertu eta adierazi dugu.
 
Urarekin erlazionatutako ekintzei dagokionez hainbat hartu ditugu kontuan; surfa, piraguismoa, arrauna, arrantza, hondartza (eta bere barruko ekintzak), eta aisialdirako itsasontziak. Hauetako bakoitza baldintza batzuen arabera dago, surfa egiteko olatuak behar dira, itsasotik kanpoko leku bat behar da egiteko beraz, gainera gero eta urak tenperatura epelagoa eduki, jende gehiago animatuko da egitera. Arrauna ibaiaren barruan egiten da sortzen diren korronteei esker eta olatu ezaren eraginez, piraguismoa bezala. Arrantza, lanbide moduen duten pertsonek egunero egiten dute, denbora pasa bezala egiten dutenek aldiz asteburuetan eta eguraldi onarekin baino ez. Azkenik hondartzak, argi dago udan baino ez duela bisitarik jasotzen … eguraldi ona eta beroa ez badago…ezin da ez eguzkia hartu, ez paletara jolastu, ez paseatu… Laburbilduz beraz, orokorrean urarekin erlazionatuta dauden ekintza guztiek eguraldi ona eta beroa behar dute, beraz udan heltzen dira bere puntu gorenera eta udan berriz ia desagertu egiten dira.
                              NEGUA
                            UDA
Naturarekin erlazionatutako ekintzak mendi tontor ezberdinetara igotzea (ogoño, elezalde…), oma basoa bisitatzea edota santimamiñeko kobak ikustea dira. Gauza guzti hauek eguraldiarekin erlazionatuta egongo dira zuzenean, baina ez dute zergatik urtaroarekin erlazionatuta egon behar. Ekintza hauek gauzatzen euria ez egitea behar da gehien bat, hotza deserosoa izan daiteke baina ez da ezinbesteko kausa bat. Egia da ordea, udan egun euritsu gutxiago daudela neguan baino, beraz naturarekin erlazio duten ekintza guzti hauek nahiz eta udan neguan baino eguraldi hobea egin euren presentzia ez da asko txikituko. Neguan ere, bizirik jarraituko dute ekintza danek.

                             UDA
Azkenik hirugarren ekintzak ditugu, kulturalak hain zuzen ere: Gernika, Elantxobe, Bermeoko arrantzale museoa, Arteaga jauregia … Ekintza guzti hauek urtean zehar antolatutako txangoen menpe daude, ikasleen irteerak, jubilatuen bidaiak eta turista arruntak. Hauetako bakoitza urteko garai batean joango dira, umeak eskola egutegian (irailetik ekainera) jubilatuak eguraldi ona egiten duten hilabete merkeetan (iraila, urria, martxoa , apirila eta maiatza), eta gainontzeko turistak zubietan, zein gabonetako edo aste santuko oporretan edota uztaila zein abuztuan. Honela beraz ikus dezakegu urtaroen menpe ez dela aldatuko ekintza hauen gauzatzea, nahiko ondo banatuko delako eta eguraldiak e du eragin zuzenik eukingo.

 UDA                            NEGUA
        
Analisi hauen ondorioa beraz, azken hau izango litzateke, udan zein neguan 3 ekintza moten arteko konparaketa. Argi ikusten denez, nahiz eta orokorrean neguan aktibitate guztien presentzia txikitu, bakoitzak bere neurrian egingo du, ur ekintzak ia desagertuko dira, natura ekintzak nabarmenki gutxituko dira eta kultura ekintzak ordea ez dira ia aldatuko.

 
                                                       UDA                            NEGUA