miércoles, 23 de febrero de 2011

marrazketa in-situ_pertsona ezberdinena

Gaur paraninfoan hitzaldi bat egon da irudigintza II-ko irakasleak antolatuta, baina beste guztientzako interesa eduki zezakeena. Gai nagusia apunte edo bozetuen inguruan izan da, hizlaria Josu Maroto izanik. Hasieran bere biografia labur bat egin digu, eskola honetako ikaslea izan zela kontatuz eta zein estudio edota taldetan egon den azalduz. Eta ondoren, gaur egun irudigintzako zein taldetan dagoen erakutsi digu (urban sketchers). Hau mundu osoko talde bat da sarearen bitartez sortu dena, non irudigintza maite duten pertsonek haien marrazkiak igotzen dituzten eta noizean behin leku konkretu batean topatzen direzen guztiak batera marrazteko. 

Hau izango zen haien manifestua:
"1. Dibujamos "in situ", a cubierto o al aire libre, capturando directamente lo que observamos.
2. Nuestros dibujos cuentan la historia de nuestro entorno, de los lugares donde vivimos y donde viajamos.
3. Al dibujar documentamos un lugar y un momento determinado
 4. Somos fieles a las escenas que presenciamos.
5. Celebramos la diversidad de estilos de dibujo y utilizamos cualquier tipo de herramientas y soporte.
6. Nos ayudamos mútuamente y dibujamos en grupo.
7. Compartimos nuestros dibujos en internet.
8. Mostramos el mundo, dibujo a dibujo."

Beste taldekide batzuen marrazkiak erakutsi dizkigu, eta hor izan da nire arreta deitu duena, nolatan guztiak insitu egindako marrazkiak izanik, hain desberdinak izan daitezkeen:
















Ondoren berak erabilitako materialei buruz hitz egin digu, eta azkenik interneteko orrialde desberdinak.

miércoles, 9 de febrero de 2011

irudiak

Unibertsitarera sartu baino lehenagoko momentu lasai batzuk errepikatu nahiean Google-n Ibañez-en komikiak bilatzenhasi nintzen eta hala non hirigintzari buruzko irudi komikoak aurkitu nituen gaur egungo egoera parodiatuz. (aur egungokoa, eta orain dela zenbait urtetakoa). Hemen uzten ditut aurkitutako batzuk






lunes, 7 de febrero de 2011

Arte artelana

Proiektuaren ideia nagusiak:
· Itsas kotatik igotzea.
· Dena modulatua
· Desmontagarria
· Aukera infinitukoa
· Material jasangarriez
· Sareak erabili
Eremuaren ikerketa:
Uholdegarritasuna: Eremu osoa uholdagarria da, beraz estrategia egitura osoa lurzorutik igotzea izango da.  Horretarako piboteak erabiliko dira betirako geldituko direnak paisaiaren gehigarri bat bihurtuz.
Itzalak: Ikusita mendiaren ondoan itzal handiena sortuko dela, tailerrak bertan ez egitea proposatuko da.
Eremuaren antolaketa:
Iparraldetik hegoaldera: Kostaldea izanik gehiago nabarituko da iparraldetik sartzen den hotza edo haizea, beraz tailerrak hegoalderantz doazen ahala irekiagoak izango dira, aurrekoengatik babestuta egongo direlako.
Eremua: Andenaren luzeera osoa hartzen du azalera handiagoa behar bada lortu ahal izateko, edota trenetik material handiak ateratzeko. Tejeria osoa inguratzen du, itsasadarrearte helduz.
Irisgarritasuna: Jatorriz dagoen bidea ez da ukituko, beraz bertatik oinez hel gaitezke. Aldi berean tren geltoki berria egingo da garraio publikoz heldu ahal izateko eta gainera piboteak txalupak lotzeko balioko dute uretatik heldu ahal izateko. Ahala eta guztiz ere ontziraleku handienak mantenduko dira.

Gune nagusienak:
Esposaketa: Trenetik ikusten hasiko da eta behin geltokian jaitsita tejeria inguratuko du.Galletera, ikur moduan, beirate baten barruan egongo da kokatuta eta bertan hiru esposaketa guneen banatzea sortuko da, bakoitzak sabai desberdina duelarik. Sarea, egurrak eta egurrezko plakak.
Tailerrak: 3 tailer proposatzen dira, nahiz eta zabaldu daiteken edo beharretara moldatu. Bakoitzera bere esposaketa ibilbidetik helduko da.
Lehenengoa sareekin artelanak egiteko sortutako tailerra da. Bertan kuadroak egin daitezke, boltsoak, hamakak, eta bururatzen zaien elementu guztiak, beti ere artea sortzeko tailerra izanik. Tailer honek itsasadarrera gehien irekita dagoena da, sareak urarekin zerikusi handiena dutenak izango direlako. Gainera barneko ekintza jarraituz, itxitura arina izango da beirateekin sortuaz eta sareez inguraturik. Aldi berean egurrezko sabaia sarea izango du azpiko aldetik, funtzio estetikoaz aparte artelanak eskegitzeko balioko dutenak.
Erdiko tailerra egurra lantzeko gunea izango da. Itxiagoa, baina ez guztiz. Alboan plataforma bat izango du kanpoan lan egin ahal izateko edo txalupetatik igotzeko.
Azkenengo tailerra Ereñoko harria lantzeko erabiliko da, bertan eskulturak eginik. Tejeria besarkatzen duen tailer hau itxiena izango da, harria elementurik sendoena baita. Itxitura alde batetik trinkoa izango da, eta bestetik guztiz irekitzeko aukera izango du materiala sartu ahal izateko . Plataforma hau ibilbide zuzena izango du tren geltokira.

Moduluak:

Piboteak: Lurrean sarturik kontuz jarri behar dira  3 metroko  distantzia mantenduz, horregaitik eraikitzeko orduan kuadrikulak erabili daitezke (urpekaritzan erabiltzen diren modukoak ondoratutako elementuak bilatzeko). Goiko aldean metalezko erastun baten modukoa izango dute 4,3 edo 2 plakakin kokatuta duden lekuaren arabera. Hau da, alde bakoitzean beste pibote bat izatekotan, 4 plaka izango ditu(bat alde bakoitzean), alde batean piboterik ez  egotekotan, 3 alde bakarrik eukiko dute plaka....
Treneko andenetik plataforma jartzeko posibilitateaa nahi denez, plakatxoak hormigoian sartuko dira, baina kasu hauetan ez dira 3 metrotara justu egongo.
Habeak: Plaketan justu sartzeko 20zmko zuloa izango dute, eta gainera goiko aldean arrastelak jartzeko mueskak 50 zmtara. zulo txikietaz aparte goiko aldean pareta sendoa joango bada
Pareta motak:
a) sendoak: arrantzaleek erabiltzen zuten kutxen egurrarekin sortuak eta lur prentsatuarekin barruan. 3x1metroko moduluak elkartuz. Detailean ikusten den moduan beraien artean enkajatzen dute eta takoak dauzkate bertikalean lotura sendoago bat lortzeko. Hauen barruan 4 mota egongo dira. Lehenengoa ate handi bat dena, bigarrena goiko metroa beirazkoa izanik, eta hirugarrena goiko bi metroak beirazkoak izanik.
b) beirazko paretak sareez estaldurik
d) Sarezko pareta zutabetan tentsaturik
e)Goikaldean sarea egurrezko paloen estalkia bertan sartzeko.

Zutabeak:
Pibotetan enkajatuko dute eta gainera albo bakoitzean zulo bat izango dute edozein pareta enkajatzeko modukoa
Estalkiak:
4 estalki mota egongo dira
a)sarezkoa
b)Paloak saretik sarera jarrita haien arteko distantziekin jolastuz.
d)Soruaren egitura berbera
e)soruaren egitura berbera baina sarez estaldurik.



Geltokitik aterata eta galletera ostean, erakusketa desberdinen banaketa suertatzen da 3 sabai desberdinak elkarrekin jarriz.
Proiektu tailerrean Anak moduluari buruzko lamina bat entregatzea eskatu digu, eta horretarako proiektuan zehastutako modulua erabili dut.