4. maila honetan proiektuak gehiago sakontzea bilatzen dut. Kurtsoka gero eta definizio gehiago eskatu digutelako.
Egindako bidaiarekin eta entzundako azalpenekin, gogo handiz hartu dut aurtengo proiektu klaseak. Inguru berri bat izateaz aparte, lan oso ezberdinak egin beharko ditugu, etxebizitzetatik aldentzen.
Urdaibairen ingurua oso erakargarria iruditzen zait, eta horregatik zaila ere. Biosfera berezia duen eremu honetan edozer ez da ondo txertatuko, eta behar bada zaila egingo zait bertan etxebizitzak txertatzea ikutu behar ez den lurraldea dela pentsatzen dudalako, baina etorkizunerako ariketa ona izan daiteke.
Beste aldetik Laidako ariketa eta Ereñoko harrobiari bizitasuna ematea, oso interesgarria iruditzen zait, pentsatzeko era berri bat.
Taldeko lan egiteko era aberasgarria izan daiteke, nahiz eta proiektuak bakarka egin ikuspegi zabalagoa lortzen da besteen ideiak ikertzen eta eztabaidatzen.
Kurtso hau lasaiago eta eramangarriagoa izatea espero dut.
No hay comentarios:
Publicar un comentario