martes, 9 de noviembre de 2010

PROIEKTUA LAIDAN


 ATZO EZIN IZAN NUEN IGO ETXEKO INTERNETA EZ ZUELAKO ONDO FUNTZIONATZEN


Proiektuaren oinarria errehabilitaziorako leku bat sortzea da. Bakarrik azkenengo etapan daudenentzat, hau da giharrak gogortu behar dutenentzat baina mugikortasun askatasuna daukatenak.
Lehendabizikoa, komunikazioei dagokionez, edonorentzat sortuta daude, hau da, ez daude eskilararik, guztia arrapalez edota igogailuz komunikatzen da.
Bi parkin daude, bata gaur egungoa handiena dagoen lekuan, eta bestea programaren goiko aldean (gaur egun bebai badago bat). Hegoaldekoa esplanada handi hori zatitzearen ideiarekin sortzen da, tarteka guneak sortuz, eta mugimenduaz aparte gune lasaiago bat sortuko duena.
Bestea kontsultara joango direnentzat dago sortuta. Bertatik medikuarenera jeitsi zaitezke zuzenean, eta zurekin doana(eta medikuarenera joan behar ez dena) tabernara jeitsi daiteke.
Ideia nagusia marra zuzenak planoan eta gero bi gorputz maldan txertatuta direla esan daiteke.


Etxetxoen artean lekua garbitu da eta esritzeko edota etzateko hondartzaren lerrorarte uitu dira, nahiz eta area ez ikutu bere gainean egoteko.
Banaketei dagokionez, taberna eta jatetxea banaduta daude, baina bai barrutik eta bai kanpotik (terrazatik) komunikatzen dira.
Kontsultan bi sarrerak lotzen dira, bata arrapalatik heltzen dena, eta bestea igogailutik jeisten dena. Bertan erizaina edo idazkaria kokatzen da itzoiteko gelarekin. Beste aldean berriz, medikuaren gela eta aldagelak + dutxa kokatzen dira. Hemendik zuzenean igerilekuetara pasatuko ginateke.


 

Taberna lasai egoteko pentsatuta dago, ingurua sofasekin , eta gero barra jesarlekuekin. Bertako leihoak goikaldean kokatuta daude, igerilekuan gertatzen dena ez ikusteko, baina bai terrazara begira itsasoa ikus daitekela.
Jatetxea berriz dena azalera jarrai bat da, sukaldea eta biltegia alde batean eta mahaiak bestean. Kanpoan edo barruan egoteko aukera ematen du, eta eguraldi oso txarra izatekotan kanpoko aldea egoteko moduan bakarrik erabili daiteke. Bustitzen ez zarenean, polita da itsasoa azerretuta ikustea





hondartzan 3 igerileku daude, funtzio desberdinekin.
Jakina da ur gaziak dentsitate handiagoa duela ur gezia baino, eta horrek grabitazioak eragiten duen pisua gutxitxen du mugikortasun handiagoa emanez, eta gainera mugitzeari beldurra kenduz ekilibrio gehiagoren sentsazioa emante duelako. Hori da punturik garrantzitsuena errehabilitazioan. Baina zer behar da? 

ARIKETAK EGITEKO IGERILEKUA: beti urez beteta dago, ez dauka egitura berezirik, bakarrik barandila inguru osoan zehar, ondo sostentzeko. Hasierako ariketak emen egigo dira, eta ur hotzak giharrak tentsatuko ditu. Albo batean, justu medikuaren eraikinera ematen duena, beirazko horma bat dauka, medikuak edo segimendua egiten duena gaixoak nola mugitzen den ikusteko eta baloratzeko. 

UR BEROA:beti urez beteta egongo da, itsas maila igotzean berrituko da, baina jeistean ez da joango.
Zoru radianteen sistemarekin berontzen da. Energia gutxi behar du eta mantenimendu eskasa
. Horrek espazio gehiegi ez duela behar esan nai du baina bai besteak baino inpermeabilizazio gehio.

LASAI EGOTEKOA: itsasmailaren arabera ur gehio edo gutxiago izango du eta erliebea agerutko da.
inguruan ibiltzeko eta esertseko maila desberdinak daude. Mailen altuera 15 zm-koak dira eta zabalera 60 zm-koa ondo ibiltzeko
Itsasora begira, kanpokoak gehien erabiliko duten igerilekua dela uste dut, nahiko handia delako pertsona ugari egoteko molestatu gabe.





lasai egoteko igerilekua marea ia behean dagoenean.


Zertza egiturak eraikin osoa batera lan egiteko balio du. Nahiz eta hormigoizkoa egin, barruko armadura zertzaren itxura izatean hori bezala funtzionatuko du.
Honek erdiko pareta zuloak egitea ahalbidetzen digu, beti ere hirukiak errespetatzen baditugu.





 Eraikitzeko orduan kontutan hartu beharreko lehenengo gauza zoruaren gogortasuna da, eta kasu honetan ez dugu esango arroka modukoa dela, baina ezta ere biguna dela.

·Maldan eraikitzeko zulo handi bat egin beharko dugu eraikinaren kota baxuenerarte. Bai goitik, bai beheik lan egin beharko da, baina gure kasuan hondartzaren aldea gehiago erabiliko dugu.

·Zuloa egin ostean adi egon behar gara lurra eror ez dadin, eta horretarako gero kenduko dugun “kofradura” antzeko bat erabiliko dugu, puntalekin sostengatuta.

·1. solairua egiteko, aurretik lurrean piloteak jarriko ditugu indar gehiago egiteko, eta gero hormigoia izuri esperak kanpora utziz

·Egitura garrantzitsuena sortzeko ordua da. Zertza honek solairua eta zabaia elkartuz guztia habe baten moduan lan egitera behartzen du. Daukan hegalarekin garrantzia handia izango duena.

·Sabaia eraikitzeko puntal gehio erabiliko ditugu, daukagunak kendu gabe. Kontuz ibili behar gara, nahiz eta zatika eraiki, guztia batera lan egin dezan.

Gelditzen den bakarra itxitura eta barne banaketak dira, berriro dena lurrez estali aurretik.

----------------------------------------------------------------------------------------------------------------


Proiektu guzti honekin batera paseo bat proposatzen da kanpinetik lagako hondartzara heltzen dena

 

No hay comentarios:

Publicar un comentario