Energiaren aurrezpena puntu oso garrantzitsua da gure gaur egunean. Horretarako hasieratik hasi behar da prozesu osoa. Eraikin berri bat egitean ahal ditugun baliabide guztiak erabili behar ditugu posiblea den gutxiena gastatzeko.
Taldeko azterketa egitean, hainbat modu aztertu genituen. Eta proiektu honetarako bi aukeratu ditut nagusiki, animaliekin zerikusia daukatenak. Metanoaren birziklapena, eta animalien beroa aprobetxatzea. Beraz proiektu osoa behi, zaldi eta txerrien inguruan emango da gehien bat, nahiz eta pertsonentzako proiektua izan. (gehien bat, behiak)
Bi erabilera bereiztuko dira, lehenengoa, korta, eta bigarrena, umeen barnategia. Eginkizun nagusia baserritar bizimodua erakustea izango da, beraz ez dira bi erabilera hauek guztiz bananduko. Elkarren osagarriak izango dira.
Kortaren dimentsioak animaliek eskatutakoak dira, 4metroko zabalerarekin zutabe eta zutabe artean. Modu horretan alboetatik mugitzeko gaitasuna izango dute, eta erditik traktorea sartu ahalko da janaria usteko arazorik gabe. Behiak, zaldiak, txerriak eta oiloak aurkituko ditugu. Sarrerako atea tratamendu berezia izango du handiagoa izan behar delako, eta alboan beste leiho txiki bat aurkituko dugu zaldiek burua ateratzeko. Horrela umeek ikusi ahalko dituzte kalean daudelarik.
kortaren barruko aldean ez da akabera tratamendurik emango, hormigoi blokeak begibistan hutsiko dira animaliak egongo diren lekua delako.
Kortatik gora, zuzen, beroa joango da, eta bertan logelak aurkitzen dira.baina lehendabizi barnategi aldearen funtzionamendu orokorra azladu behar da. Bi altueratan zatitzen da, beheko aldea harrera, komun batzuk, sukaldea, eta jantokia. Eta goiko aldean logelak, dutxak, komunak egoteko gune diafanoa eta terraza.
Logelak errepikatzen diren modulo bat dira. Egoteko lekuari erritmo bat ematen diote sartu irtenekin, baina angulo itxirik gabe, guztiak 90 gradutara daudelako. Forma honen agerpena kortaren eremuarekin bisualki komunikatzeko izan da. Ohe guztietatik beheko aldea ikusten da ohetik altxatu gabe. Baina bai eseri behar zarela beirak oheen altueran margotuta daudelako etzanda zaudelarik erori ahal zaren sentsazioa sahiesteko. Literak ere estandarra den baino altuagoak dira beheko ohean eserita egoteko burukada izan barik.
(moduluaren 3D)**********
Egoteko lekua egurrezko ingurua da, zutabe beltzekin arreta ez deitzeko. Bertatik ibiltzean ez da kapoko aldea ikusten, baina sofasetan esertzean.... berdegune osoa ikusten da! Noizbait behiak larretan egongo dira, baina nahiz eta ez egon, ikuspegiak zoragarriak dira.
Altxaeretan, desberdintasun handia dago iparra eta hegoaldearen artean. Iparralden animaliak kokatzen dira, eta fatxada guztiz itxia da, Hegoaldean berriz, mugimendu guztia emango da, beirate handiak daude, eta itzala emateaz aparte estetikoki laguntzen duten egur xaflak kokatzen dira. Egur hauek eserleku bat sostengatuko dute eta bigarren solairua zeharkatuko dute estalkira arte. Barruan bi armadura izango dituzte egiturari pizkat laguntzeko, eta honetaz aparte goiko marketeria egur hauetan bermatuko da.
Hemen daude hainbat marrazki eta herrian zehar sortuko den mugimenduaren eskema.






No hay comentarios:
Publicar un comentario