lunes, 25 de abril de 2011

Aurrerakina_Barnategia

Ularekin izandako zuzenketaren ostean, ondiño nabil lan egiten, beraz, nahiko aldatzea espero dudanez, aste erdian edo igoko dut.

domingo, 17 de abril de 2011


Programa hau zehaztuta proiektua bitan banatuko dela aurreikusten da. Auzoaren bi ertzetan. Nahiz eta bi puntak izan, haien arteko distantzia bi minutukoa da, beraz oso hurbil kokatuta egongo dira.
Alazneren programa antzekoa izanik, bakoitzak gune bat garatzea erabaki dugu. Ez dira proiektu bera, banaka lan egingo dugulako, baina modu batean konplimentatuko dira, erabilerei dagokionez behintzat. Nik aukeratutako gunea goiko aldekoa da, gaur egun ganaderia dagoen lekua. Baina nola hasi lanean eremu honekin???

Lehendabiziko pausua lekua berriz bisitatzea izan da, eta lehenengo aldia baino zehatzago aztertu. Horretarako hona hemen inguruko eta eraikinaren hainbat panoramika.


 ganaderia aurreko aldetik 





ganaderia hegoaldetik


ganaderiaren iparraldea

ganaderiaren aurreko kanpa


ganaderiaren hegoaldeko kanpa



Hurrengo pausua ganaderiarekin zer gertatzen den aztertzea izan da.




behien ibilbideetako bat.

Ondoren erabakiak hartu, eta azkenik lanean sakonago sartu.

lunes, 28 de marzo de 2011

AURRERAKINA

Bertara joan ginenean bageneukan taula bat prestatuta eraikinak sailkatzeko eta betetzen joan ginen.

Gero konturatu ginen haien artean ez zirela hain desberdinak pentsatzen genuen bezala.
Beste detaile batzutaz ohartu ginen ere:
· Hasiera batean dauden baserri guztiak bi familientzako ziren.
· Gaur egun oso jende gutxi bizi da bertan.
· Bizi diren guztiak kotxe bat daukate, horrek esan nahi du etxe batean lau kotxe egon daitezkela.
· Dauden hortuak aisialdirako erabiltzen dira bakarrik.
· Denbora batean garraio publikoa zeukaten, baina gaur egun kendu dute.
· Okinak egunero pasatzen da etxeetatik.
· Lehen haragia ere eramaten zuten astero, baina gaur egun ez.
· Ganaderia lehen 5 sozioena zen, gaur egun bakarrik 2 gelditzen dira, eta ez dute negozio modan erabiltzen.

-------------------------------------------------------------------------------------------------------------------


Ajuriaseko auzo honetan gero eta bizitza gutxiago dago. Lehen 22 familia bizi ziren lekuan, gaur egun 20 pertsona bizi dira. Baserriko bizitza zaila da, egunero lan egin beharra dago, eta baliteke hilabete batean soldatarik ez edukitzea. Horregatik biztanle gehienek fabriketara lan egitera doaz baserriak hustuz. Emigrazio hau ekiditea garrantzitsua dela uste dugu, gure auzoari bizitasuna emanez. Horretarako bertan gelditzera bultzatzen duen ekintza proposatzea aukera egokiena dela erabaki dugu.

Gure programa Landatar bizitzari buruz ikasteko barnetegia izango da. Kultura zahar hau transmitituz eta irakatsiz. 

Lortu nahi dena:
· Baserriko bizitzari beste ikuspuntu bat ematea.
· Baserriko bizimodua hurrengo belaunaldietara heltzea.
· Bizitasuna auzoan.
· Biztanleek bertan lan egitea.
· Kanpotarrak erakartzea.
· Jende gehiago egotean garraio publikoa sustatzea.
· Garraio publikoa egotean kotxearen erabilera txikitzea.



Beharrezkoak izango diren elementuak:
· Herritarren arteko elkarlana. (Emakume batekin hitz egin genuen eta ondo iruditu zitzaion, beti ere ondo zehaztuta usten bada bakoitzaren lana. Gainera auzo horretan elkarlanean eraikitako txoko bat daukate, hasiera batean ikastetxe bat zena eta gaur egun sozietate moduan erabiltzen dena. Hau erakusten digu beraien artean ondo lan egiten dutela.)
· Lo egiteko gunea.
· Jantokia.
· Korta.
· Negutegia.
· Baratza.
· Tailerrak.
· Konposta egiteko gunea.


Baldintzak:

· Beteta dagoen etxebizitzarik ez da ukituko. Baina erabiltzeko posibilitatea egon daiteke baldin eta 10 urtez hutsik egon bada.
· Komunikazio biderik ez da kenduko baldin eta ez bada bestelako komunikabiderik proposatzen.
· Ez da baratzarik kenduko ez bazaio ematen bestelako landatzeko eremurik ematen jabeari.
· Ez da inolako zuhaitzik botako baldin eta bere enborraren diametroa 3zm-tatik gorakoa bada eta ez bada zuhaixka-formakoa.
· Energiaren ehuneko bat modu berriztagarrian lortu beharko da.


Barnategiko ekintza posibleak:
· Konposta egitera erakutsi.
· Negutegiko landareak bereizten eta tratatzen erakutsi.
· Landareen ezaugarriak erakutsi.
· Baratzaren landatze garaiak erakutsi.
· Kortako animaliak erakutsi, garbitu eta janaria eman.
· Behiak jetzi.
· Esnearen tratamenduak erakutsi.
· Zaldiz ibili.







martes, 15 de marzo de 2011

Baserri bat aztertuz_Isla

Baserriak aztertzen hasteko hurbileneko kasua hartzea erabaki dut. Udako eta asteburuetarako etxea. Azaldu beharra dago nire kasua kasu berezia dela. Gurasoak gazteago zirenean lagunekin Islako kanpinera (Kantabria) joaten ziren ahal zuten bakoitzean, lekua izugarri polita zelako (garai hartan, ez zeuden eraikuntza askorik).
Egoera egonkortu nahian kuadrila osoa etxe baten bila jartzea erabaki zuen. Aita eta amak gaur egun daukaguna aurkitu zuten, baina bakarrik alokatzeko aukerarekin. Ahala eta guztiz ere kanpineko elkarbizitza baserri berri honerata  eraman zuten.  Bi urte pasa ondoren erosteko aukera eman zieten.
Baserria 5 bikoteren artean erosi zuten! 10 lagun! gero bikote bakoitzak bere seme alabak izango zutenak! Ume guztiak elkarrekin hazteko posibilitatea zen, konpartitzen jakiteko, ikusteko beste ume batzuk daudela, eta ez dela bakarrik parkean konpartitu behar. Elkarbizitzen erakutsi ziguten. 
Baina interesatzen zaiguna ez da nire istorioa, baserriaren historia baizik. Aurrean ikusten den erakina zaharrena da, harrizko itxiturarekin eta barruko aldean egurrezko egitura. Ondokoa gerora egindakoa da adreiluzkoa baita.
Distribuzio aldetik, beheko aldea nahiko diafanoa zen, bi ate zeuden estuenatik sartuz tabike bat zegoen eskuma aldean eta zuzen goiko pisura igotzen zinen, eta eskumako aldean sukalde txiki bat aurkitzen zen. Ate zabalenetik sartuz ordea, sukalde eta egongela handi bat aurkitzen zen, ezker aldean komun txiki bat zegoelarik. Normalena korta beheko aldean egotea da, baina kasu honetan arraroa zen, bai beheko solairuan zegoen, baina ez etxearen beheko aldean, baizik eta alboan, eta bi eskaloi handi igo behar ziren altueran.
Goiko pisuaren banaketari buruz galdetzen egon naiz eta ez dira asko gogoratzen, esan didaten bakarra da oso arraro zegoela eta gela batetik bestera sartzen zinela, logela itsu bat gelditzen delarik.

Lanean hasi zirenean, lehendabizikoa harria ateratzea izan zen raseatuta kenduz. Gero barruko aldera pasa ziren eta egitura ikusita berrerabiltzea erabaki zuten baina azkenean egurrak oso txarto zeudenez eta gehiegi lixatu behar zenez, berria egitea erabaki zuten hasiera batean zegoena jarraituz.

Lehendabizi teilatua hobetu zuten eta pareta metro bat igo perimetro osoan goiko solairua bizigarri egiteko, eta gero barrukalde osoa garbitu zuten. Hurrengo argazkia da oraindik egitura zaharra zegoenean eta oraindik mantentzea pentsatzen zutenean.

Argazki honetan ikusten da nola teilatua konponduta dagoen (teilatutik hasi ziren etxea) baina beheko pareta bete gabe dagoen. Ate handi hori kendu zen lehioak jarriz, eta gaur egun bertan dago sukaldeko fogoia. Gainera nahiz eta harrizkoa izan, zulotzoak adreiluz beteta zeuden eta partze horiek aldatu egin ziren harriak jarriz homgeneotaun bat lortuz.

Ondorengo argazkian eskilararen egitura iksuten da eta beste bietan akabera tratamenduarekin eta azkena orain dela 4 urte zegoen moduan.

Goiko mansarda non gazte gustiak elkarrekin lo egiten dugun

Eta azkenik udan zegoen moduan!

Gaur egun obrak jarraitzen dute ezin direlako geldirik egon, eta bigarren etxea, nahiko txarto dagoena, birmoldatzen ari dira. Baina kasu honetan langileak kontratatu dituzte erosoagoa baita jaja.
Honekin baserriaren berreraikitze bat erakutsiz aparte, beste puntu garrantzitsu bat azpimarratu nahiko nuke. Elkarlana. Erakustea nola 5 familia desberdin elkar bizi dezaketen, bronka batenbatekin, baina arazorik gabe. Egia da bakarrik astebururako etxea dela, baina askok komentatu didate ezinezkoa dirudiela.  Eta gure proiektuan antzeko zeozer planteatu nahi dugu. Auzokideak elarrekin lan egitea, elkarri laguntzea eta elkarbizitzea.