Baserriak aztertzen hasteko hurbileneko kasua hartzea erabaki dut. Udako eta asteburuetarako etxea. Azaldu beharra dago nire kasua kasu berezia dela. Gurasoak gazteago zirenean lagunekin Islako kanpinera (Kantabria) joaten ziren ahal zuten bakoitzean, lekua izugarri polita zelako (garai hartan, ez zeuden eraikuntza askorik).
Egoera egonkortu nahian kuadrila osoa etxe baten bila jartzea erabaki zuen. Aita eta amak gaur egun daukaguna aurkitu zuten, baina bakarrik alokatzeko aukerarekin. Ahala eta guztiz ere kanpineko elkarbizitza baserri berri honerata eraman zuten. Bi urte pasa ondoren erosteko aukera eman zieten.
Baserria 5 bikoteren artean erosi zuten! 10 lagun! gero bikote bakoitzak bere seme alabak izango zutenak! Ume guztiak elkarrekin hazteko posibilitatea zen, konpartitzen jakiteko, ikusteko beste ume batzuk daudela, eta ez dela bakarrik parkean konpartitu behar. Elkarbizitzen erakutsi ziguten. Baina interesatzen zaiguna ez da nire istorioa, baserriaren historia baizik. Aurrean ikusten den erakina zaharrena da, harrizko itxiturarekin eta barruko aldean egurrezko egitura. Ondokoa gerora egindakoa da adreiluzkoa baita.
Distribuzio aldetik, beheko aldea nahiko diafanoa zen, bi ate zeuden estuenatik sartuz tabike bat zegoen eskuma aldean eta zuzen goiko pisura igotzen zinen, eta eskumako aldean sukalde txiki bat aurkitzen zen. Ate zabalenetik sartuz ordea, sukalde eta egongela handi bat aurkitzen zen, ezker aldean komun txiki bat zegoelarik. Normalena korta beheko aldean egotea da, baina kasu honetan arraroa zen, bai beheko solairuan zegoen, baina ez etxearen beheko aldean, baizik eta alboan, eta bi eskaloi handi igo behar ziren altueran.
Goiko pisuaren banaketari buruz galdetzen egon naiz eta ez dira asko gogoratzen, esan didaten bakarra da oso arraro zegoela eta gela batetik bestera sartzen zinela, logela itsu bat gelditzen delarik.
Lanean hasi zirenean, lehendabizikoa harria ateratzea izan zen raseatuta kenduz. Gero barruko aldera pasa ziren eta egitura ikusita berrerabiltzea erabaki zuten baina azkenean egurrak oso txarto zeudenez eta gehiegi lixatu behar zenez, berria egitea erabaki zuten hasiera batean zegoena jarraituz.
Lehendabizi teilatua hobetu zuten eta pareta metro bat igo perimetro osoan goiko solairua bizigarri egiteko, eta gero barrukalde osoa garbitu zuten. Hurrengo argazkia da oraindik egitura zaharra zegoenean eta oraindik mantentzea pentsatzen zutenean.
Argazki honetan ikusten da nola teilatua konponduta dagoen (teilatutik hasi ziren etxea) baina beheko pareta bete gabe dagoen. Ate handi hori kendu zen lehioak jarriz, eta gaur egun bertan dago sukaldeko fogoia. Gainera nahiz eta harrizkoa izan, zulotzoak adreiluz beteta zeuden eta partze horiek aldatu egin ziren harriak jarriz homgeneotaun bat lortuz.
Ondorengo argazkian eskilararen egitura iksuten da eta beste bietan akabera tratamenduarekin eta azkena orain dela 4 urte zegoen moduan.
Goiko mansarda non gazte gustiak elkarrekin lo egiten dugun
Eta azkenik udan zegoen moduan!
Gaur egun obrak jarraitzen dute ezin direlako geldirik egon, eta bigarren etxea, nahiko txarto dagoena, birmoldatzen ari dira. Baina kasu honetan langileak kontratatu dituzte erosoagoa baita jaja.
Honekin baserriaren berreraikitze bat erakutsiz aparte, beste puntu garrantzitsu bat azpimarratu nahiko nuke. Elkarlana. Erakustea nola 5 familia desberdin elkar bizi dezaketen, bronka batenbatekin, baina arazorik gabe. Egia da bakarrik astebururako etxea dela, baina askok komentatu didate ezinezkoa dirudiela. Eta gure proiektuan antzeko zeozer planteatu nahi dugu. Auzokideak elarrekin lan egitea, elkarri laguntzea eta elkarbizitzea.









No hay comentarios:
Publicar un comentario