miércoles, 25 de mayo de 2011

lunes, 23 de mayo de 2011

ANIMALI BEROAREN BARNATEGIA

Energiaren  aurrezpena puntu oso garrantzitsua da gure gaur egunean. Horretarako hasieratik hasi behar da prozesu osoa. Eraikin berri bat egitean ahal ditugun baliabide guztiak erabili behar ditugu posiblea den gutxiena gastatzeko.
Taldeko azterketa egitean, hainbat modu aztertu genituen. Eta proiektu honetarako bi aukeratu ditut nagusiki, animaliekin zerikusia daukatenak. Metanoaren birziklapena, eta animalien beroa aprobetxatzea.  Beraz proiektu osoa behi, zaldi eta txerrien inguruan emango da gehien bat, nahiz eta pertsonentzako proiektua izan. (gehien bat, behiak)
Bi erabilera bereiztuko dira, lehenengoa, korta, eta bigarrena, umeen barnategia. Eginkizun nagusia baserritar bizimodua erakustea izango da, beraz ez dira bi erabilera hauek guztiz bananduko. Elkarren osagarriak izango dira.
Kortaren dimentsioak animaliek eskatutakoak dira, 4metroko zabalerarekin zutabe eta zutabe artean. Modu horretan alboetatik mugitzeko gaitasuna izango dute, eta erditik traktorea sartu ahalko da janaria usteko arazorik gabe. Behiak, zaldiak, txerriak eta oiloak aurkituko ditugu. Sarrerako atea tratamendu berezia izango du handiagoa izan behar delako, eta alboan beste leiho txiki bat aurkituko dugu zaldiek burua ateratzeko. Horrela umeek ikusi ahalko dituzte kalean daudelarik.
kortaren barruko aldean ez da akabera tratamendurik emango, hormigoi blokeak begibistan hutsiko dira animaliak egongo diren lekua delako.


Kortatik gora, zuzen, beroa joango da, eta bertan logelak aurkitzen dira.baina lehendabizi barnategi aldearen funtzionamendu orokorra azladu behar da. Bi altueratan zatitzen da, beheko aldea harrera, komun batzuk, sukaldea, eta jantokia. Eta goiko aldean logelak, dutxak, komunak egoteko gune diafanoa eta terraza.


Logelak errepikatzen diren modulo bat dira. Egoteko lekuari erritmo bat ematen diote sartu irtenekin, baina angulo itxirik gabe, guztiak 90 gradutara daudelako. Forma honen agerpena kortaren eremuarekin bisualki komunikatzeko izan da. Ohe guztietatik beheko aldea ikusten da ohetik altxatu gabe. Baina bai eseri behar zarela beirak oheen altueran margotuta daudelako etzanda zaudelarik erori ahal zaren sentsazioa sahiesteko. Literak ere estandarra den baino altuagoak dira beheko ohean eserita egoteko burukada izan barik.
(moduluaren 3D)**********
Egoteko lekua egurrezko ingurua da, zutabe beltzekin arreta ez deitzeko. Bertatik ibiltzean ez da kapoko aldea ikusten, baina sofasetan esertzean.... berdegune osoa ikusten da! Noizbait behiak larretan egongo dira, baina nahiz eta ez egon, ikuspegiak zoragarriak dira.

Altxaeretan, desberdintasun handia dago iparra eta hegoaldearen artean. Iparralden animaliak kokatzen dira, eta fatxada guztiz itxia da, Hegoaldean berriz, mugimendu guztia emango da, beirate handiak daude, eta itzala emateaz aparte estetikoki laguntzen duten egur xaflak kokatzen dira. Egur hauek eserleku bat sostengatuko dute eta bigarren solairua zeharkatuko dute estalkira arte. Barruan bi armadura izango dituzte egiturari pizkat laguntzeko, eta honetaz aparte goiko marketeria egur hauetan bermatuko da.



Hemen daude hainbat marrazki eta herrian zehar sortuko den mugimenduaren eskema.


Amaierako lamina:

Axuriako emakumea.


Axuriasera lehenengo aldiz taldeko laurak batera joan ginen inguruari buruz informatzeko. Bertan emakume batekin egon ginen eta baita Izarorekin (13.taldekoa). Kamara bat zeraman, beraz gure galderak grabatu zituen. Hemen daude zati interesgarrienak hautatuta.

sábado, 14 de mayo de 2011

Liluragarria

Proiektoseko gauetan noizbait erlaxatzea ona da, hemen dauz bideo zoragarri bi naturaren handitasuna erakusten dutenak.TSO ezizenarekin sinatutako pertsona batek interneta igo du ondoko testuez jarraituta:

The Aurora:I spent a week capturing one of the biggest aurora borealis shows in recent years.

Shot in and around Kirkenes and Pas National Park bordering Russia, at 70 degree north and 30 degrees east. Temperatures around -25 Celsius. Good fun.
 
 Beste bideo batekin zetorren, baina asko pisatzen duenez, blogak ez dit igotzen usten. Ikusteak merezi du!

 The Mountain: This was filmed between 4th and 11th April 2011. I had the pleasure of visiting El Teide.
Spain´s highest mountain @(3718m) is one of the best places in the world to photograph the stars and is also the location of Teide Observatories, considered to be one of the world´s best observatories.

The goal was to capture the beautiful Milky Way galaxy along with one of the most amazing mountains I know El Teide. I have to say this was one of the most exhausting trips I have done. There was a lot of hiking at high altitudes and probably less than 10 hours of sleep in total for the whole week. Having been here 10-11 times before I had a long list of must-see locations I wanted to capture for this movie, but I am still not 100% used to carrying around so much gear required for time-lapse movies.

A large sandstorm hit the Sahara Desert on the 9th April (bit.ly/​g3tsDW) and at approx 3am in the night the sandstorm hit me, making it nearly impossible to see the sky with my own eyes.

Interestingly enough my camera was set for a 5 hour sequence of the milky way during this time and I was sure my whole scene was ruined. To my surprise, my camera had managed to capture the sandstorm which was backlit by Grand Canary Island making it look like golden clouds. The Milky Way was shining through the clouds, making the stars sparkle in an interesting way. So if you ever wondered how the Milky Way would look through a Sahara sandstorm, look at 00:32.

lunes, 25 de abril de 2011

Aurrerakina_Barnategia

Ularekin izandako zuzenketaren ostean, ondiño nabil lan egiten, beraz, nahiko aldatzea espero dudanez, aste erdian edo igoko dut.

domingo, 17 de abril de 2011


Programa hau zehaztuta proiektua bitan banatuko dela aurreikusten da. Auzoaren bi ertzetan. Nahiz eta bi puntak izan, haien arteko distantzia bi minutukoa da, beraz oso hurbil kokatuta egongo dira.
Alazneren programa antzekoa izanik, bakoitzak gune bat garatzea erabaki dugu. Ez dira proiektu bera, banaka lan egingo dugulako, baina modu batean konplimentatuko dira, erabilerei dagokionez behintzat. Nik aukeratutako gunea goiko aldekoa da, gaur egun ganaderia dagoen lekua. Baina nola hasi lanean eremu honekin???

Lehendabiziko pausua lekua berriz bisitatzea izan da, eta lehenengo aldia baino zehatzago aztertu. Horretarako hona hemen inguruko eta eraikinaren hainbat panoramika.


 ganaderia aurreko aldetik 





ganaderia hegoaldetik


ganaderiaren iparraldea

ganaderiaren aurreko kanpa


ganaderiaren hegoaldeko kanpa



Hurrengo pausua ganaderiarekin zer gertatzen den aztertzea izan da.




behien ibilbideetako bat.

Ondoren erabakiak hartu, eta azkenik lanean sakonago sartu.

lunes, 28 de marzo de 2011

AURRERAKINA

Bertara joan ginenean bageneukan taula bat prestatuta eraikinak sailkatzeko eta betetzen joan ginen.

Gero konturatu ginen haien artean ez zirela hain desberdinak pentsatzen genuen bezala.
Beste detaile batzutaz ohartu ginen ere:
· Hasiera batean dauden baserri guztiak bi familientzako ziren.
· Gaur egun oso jende gutxi bizi da bertan.
· Bizi diren guztiak kotxe bat daukate, horrek esan nahi du etxe batean lau kotxe egon daitezkela.
· Dauden hortuak aisialdirako erabiltzen dira bakarrik.
· Denbora batean garraio publikoa zeukaten, baina gaur egun kendu dute.
· Okinak egunero pasatzen da etxeetatik.
· Lehen haragia ere eramaten zuten astero, baina gaur egun ez.
· Ganaderia lehen 5 sozioena zen, gaur egun bakarrik 2 gelditzen dira, eta ez dute negozio modan erabiltzen.

-------------------------------------------------------------------------------------------------------------------


Ajuriaseko auzo honetan gero eta bizitza gutxiago dago. Lehen 22 familia bizi ziren lekuan, gaur egun 20 pertsona bizi dira. Baserriko bizitza zaila da, egunero lan egin beharra dago, eta baliteke hilabete batean soldatarik ez edukitzea. Horregatik biztanle gehienek fabriketara lan egitera doaz baserriak hustuz. Emigrazio hau ekiditea garrantzitsua dela uste dugu, gure auzoari bizitasuna emanez. Horretarako bertan gelditzera bultzatzen duen ekintza proposatzea aukera egokiena dela erabaki dugu.

Gure programa Landatar bizitzari buruz ikasteko barnetegia izango da. Kultura zahar hau transmitituz eta irakatsiz. 

Lortu nahi dena:
· Baserriko bizitzari beste ikuspuntu bat ematea.
· Baserriko bizimodua hurrengo belaunaldietara heltzea.
· Bizitasuna auzoan.
· Biztanleek bertan lan egitea.
· Kanpotarrak erakartzea.
· Jende gehiago egotean garraio publikoa sustatzea.
· Garraio publikoa egotean kotxearen erabilera txikitzea.



Beharrezkoak izango diren elementuak:
· Herritarren arteko elkarlana. (Emakume batekin hitz egin genuen eta ondo iruditu zitzaion, beti ere ondo zehaztuta usten bada bakoitzaren lana. Gainera auzo horretan elkarlanean eraikitako txoko bat daukate, hasiera batean ikastetxe bat zena eta gaur egun sozietate moduan erabiltzen dena. Hau erakusten digu beraien artean ondo lan egiten dutela.)
· Lo egiteko gunea.
· Jantokia.
· Korta.
· Negutegia.
· Baratza.
· Tailerrak.
· Konposta egiteko gunea.


Baldintzak:

· Beteta dagoen etxebizitzarik ez da ukituko. Baina erabiltzeko posibilitatea egon daiteke baldin eta 10 urtez hutsik egon bada.
· Komunikazio biderik ez da kenduko baldin eta ez bada bestelako komunikabiderik proposatzen.
· Ez da baratzarik kenduko ez bazaio ematen bestelako landatzeko eremurik ematen jabeari.
· Ez da inolako zuhaitzik botako baldin eta bere enborraren diametroa 3zm-tatik gorakoa bada eta ez bada zuhaixka-formakoa.
· Energiaren ehuneko bat modu berriztagarrian lortu beharko da.


Barnategiko ekintza posibleak:
· Konposta egitera erakutsi.
· Negutegiko landareak bereizten eta tratatzen erakutsi.
· Landareen ezaugarriak erakutsi.
· Baratzaren landatze garaiak erakutsi.
· Kortako animaliak erakutsi, garbitu eta janaria eman.
· Behiak jetzi.
· Esnearen tratamenduak erakutsi.
· Zaldiz ibili.