Sareekin hasita, ze erabilera desberdin izan dezaketen aztertuz, eraikuntzara aplikatu daitezkeen hainbat bozetu egin ditut.
Lehenengo ideia egoteko lekua izago zen, guztiok ezagutzen dugun hamakan oinarrituta gune lasai bat sortzea posiblea da. Gainera nahiz eta euria egin eta busti askar zikatuko da.
Baita ere erreza imaginatzea da banatzaile moduan erabiltzea. Beraz ideia hau garatuz emaitz desberdinak aurki ditzazkegu. Zulo oso txikiak badira bai fisikoki bai bisualki banatuko du gunea, gero eta zuloak handiagoak izan, bisualki gutxiago banatuko du, logikoa denez.
Beste buelta bat emanez sarean gauza desberdinak eskegi daitezke, edo zergatik ez, tabike begetal bat sortu ustaroaren arabera kolore desberdina izango duena, eta ondorioz, izaera desberdina.
Gune "itxi" bat ere lortu daiteke, eta gainera goiko aldea dentsoagoa jarriz eguzkitik babestu dezake. Edo bestela, dentsoenabeheko aldean jarriz, gerrirarte estali dezakegu .Mila forma desberdinez jokatu dezakegu honekin!!!
Estalkiari dagokionez, egurrezko makil arinak sareen artean eskegi daitezke altuera desberdinetan joku bat sortuz edo guziak altuera berdinetara. Honetarako sareak ondo tentsatuta egon behar dira.
Eta kontutzan hartuz teilategia daukuagula egitura sendo batekin, ahal diren tiranteak hona eraman dezakegu eta estalkian edo fatxadan lotu sendotasun handiago bat lortuz ez delako mugituko.
Leku batetik bestera pasatzeko egurrez eta sarez egindako egitura sinple batekin konponduta izango genuke lokatzaen gainean jartzeko balitz. eta uraren gainean jartzeko bada, beheko aldean flotagailu batzuk jarriz.
Panelak sarez lotuta egongo ziren mugitzeko gaitasun pizkat izateko eta beheko aldetik bebai sare oso bat egongo da estabilitatea emateko eta sendotasuna lortzeko. Gainera sare honi buelta emanez barandila ere lor dezakegu.
Kontentzio moduan urak lurra ez mugitzeko ere sarea erabili daiteke.
---------------------------------------------------------------------------------------------
Sareen munduan gehiago sakonduz korapilo marinelak bilatzen egon naiz, eta konturatu naiz hamaika bariazio daudela. Bakarrik nire eraikuntzarako erabilgarriak izango direzen korapiloak aukeratu ditut, ezinezkoa delako guztiak jartzea.
(ezin ditut igo, ez dakit zergatik, ahal badut bihar igoko ditut)
--------------------------------------------------------------------------------------------
Oinaren azkerketa
oina uholdagarriaren eremuarekin
Oina arratzaldean itzala daukan gunearekin, bertan tailerrak ez kokatzeko
Eskema- erabilerak-guneaketa
Lan maketa eta oinaren garapena
Ondino nabil lanean honekin, beraz ez dut igoko, baina ideia garrantzitsuena kontrasea izango da. Mendiaren aldean, itxiagoa den lekuan, ibilbide ireki bat egongo da geltokitik hasita eta erakusketa gunetik pasata itsas ertzerarte eramango duena. Beste aldetik ibilbide "eskutu" bat egongo da dakiten pertsonentzako zuzenean tailerretara joateko.
Tailerretan artesaniako gauzak landuko dira, bai ereñoko harriekin, bertako landariarekin, edota naturaren edozein elementuarekin.
Hauek teileteriaren kontra joko dute bertatik aterata uretara gerturatuz.
Lurrean 4 metrotara trama bat egongo da zutabetxoekin, beharrezkoa bada tailerren antolaketa aldatu ahal izateko.
Proiekt osoa pizkat altxatuta egongo da uholdeekin gerta daitekena aurreikusiz









Epa Igone. Lortu dut jakitea blogaren bidez nola erantzutea. Modu hontan gabonetan eta azterketako garaian zertxobait gehio zinkilikatzen baduzue saiatuko nahiz gauzaren bat komentatzen. Ondo bukatu urtea eta aurrera proiektuarekin.
ResponderEliminar