viernes, 31 de diciembre de 2010

LAZKANO BILBON

Beste egunean pisukideak Bilboko Arte Ederretako museora joan ginen Lazkano-ren erakusketa ikustera.

ERAKUSKETAREN GAIA                                                                      :


Lazkano. Arkitekturatik naturara
Bilduma iraunkorraz gain, Bilboko Arte Eder Museoak aldi baterako erakusketez osatutako egitarau garrantzitsua proposatzen du, modu erregularrean.
Kontsultatu erakusketen egitaraua, Bilboko Arte Eder Museoaren proposamen berriei buruzko informazioa lortzeko.
Jesus Mari Lazkanok (Bergara, Gipuzkoa, 1960) Bilboko Arte Ederretako Fakultatean ikasi zuen –orain, irakaslea da bertan–, eta laurogeiko hamarkadaren hasieran ekin zion bere karrera artistikoari. Teknikari dagokionez, modu geldo eta zehatzean pintatzen du, errealitate ia fotografikoa bilatzen duen birtuosismoarekin. Oinarri hiperrealistako bere errepresentazioek erromantizismoaren tradizioa eta espiritu surrealista gogorarazten dituzte, eta, aldi berean, agerian uzten dute margolariak nolako sentsibilitatea duen arkitekturaren eta paisaiaren balio plastikoekiko; izan ere, errepresentazioaren eta errealitatearen arteko jolas kontzeptual gozoa proposatzen du.

Erakusketak Lazkanoren ibilbidea errepasatzen du, eta, horretarako, neurri ertain eta handiko 82 koadro inguru eta marrazkien aukeraketa bat egongo dira ikusgai, denak ere esparru desberdinetan artikulatuak: arkitekturarekiko eta hiriarekiko interesetik hasi –Erroma inperialaren arrastoei buruzko errepresentazioak, New Yorkeko sky-line delakoaren irudiak, Mies van der Rohe edo Frank Lloyd Wrighten eraikin enblematikoak– eta imajinaziozko paisaia urrunen agerpenetaraino, non naturak protagonismo handiagoa hartzen baitu. Gainera, erakusketa honetarako beren-beregi pintatutako lan multzo argitaragabe bat aurkeztuko da; hain zuzen ere, Bilboko Arte Eder Museoa eta bertako espazioak dira lan horien gai nagusia.


JESUS MARI LAZKANO                                                                       :



  (Vergara, Guipúzcoa, 1960) es un pintor figurativo español, uno de los máximos exponentes de la pintura realista desarrollada en el País Vasco.
Cultivó en su juventud estilos tradicionales, con los que ganó dos certámenes de pintura de la Caja de Ahorros de Guipúzcoa, y fue premiado con un viaje a París. Esto le confirmó en su vocación artística, y en 1977 se trasladó a Bilbao a estudiar Bellas Artes, doctorándose por la Universidad del País Vasco en 1994. Su tesis doctoral versó sobre: De la distancia entre lo formal en la arquitectura, y la arquitectura como imagen. Su obra está presente en el Museo guggenheim de Bilbao.
Su trabajo suele inspirarse en estructuras arquitectónicas urbanas que llaman su atención. Suele pintar vistas originales de edificios fuera de su contexto original, situándolos en bellos y profundos paisajes. Ha realizado series de pinturas de paisajes y construcciones del País Vasco, Roma y Nueva York.Premio Titanio 2007 del Colegio Oficial de Arquitectos Vasconavarro"


KRITIKA PERTSONALA                                                                        :




Hau irakurtzean interesatu zitzaigun, eta gabonetan egun bat ekarrekin pasatzeko aitzaki ona zen.
Egia esan, ez nuen sinesten hain errealistak izango zirela, baina bai, barrura erakartzen zaituen margoak dira. Ez da nabaritzen errealitatea adierazten ez dutela.
Arkitektura ikasteak laguntzen du erakusketa hau gehiago gozatzeko, edo behintzat, eraikinak ezagutzeak. Badakizulako nolakoa den etxe bakoitzaren ingurua eta nola moldatzen duen paisai izugarri bat lortzen. Horrela joku bat sortu genuen asmatzeko zein zegoen bere benetako kokapenean irudikatuta, eta zein ez.

Beste gauza batez ere konturatu ginen. Errepikatzen diren elementuak. Badaude elementu batzuk kuadroetan txertatuta errepikatzen direnak, adb. Alvar Aalto-ren edalontzia, Giacometti-ren gizon ibiltaria, eta Bilboko museoaren ikurra den eskultura.
Merezi duen  erakusketa da. Zelako detaileekin margotzen duen izugarria dirudi. Lortzen duen materialtasuna, metaletan eta beirateetan dauden isladapenak, naturaren bizitasuna...

IKUSI BEHARREKOA!!!  LILURATUTA ATERAKO ZARETE!!!


 HAINBAT MARGO                                                                                    :








1 comentario:

  1. Ole Igone. Ez dakit badakizun LAzkano orain dela 3 aste eskolan izan genuela "Prozess" tailerraren barru, bere lan eta prozesu kreatiboa azalduz. Ongi dago erakusketara joatea. Inspirazioa edozein lekutan agertzen baita

    ResponderEliminar