martes, 8 de marzo de 2011

EREÑOKO HARROBIA


Planoa aztertzen egon ostean, maketa egitea erabaki nuen eremua ezagutzeko eta sestren aldaketak ulertzeko. Egia esan, asko lagundu zidan, punto ugari planoan ez direlako berdin nabaritzen. Horregaitik  Ereñoko harrobira berriz joatea erabaki nuen.

Ideia nagusia eremua eraldatzen joatea da ebaketak sortuz, eta behar denean betelana, gunea lautzeko. Bertan egonda 3 plataforma jarraiak eszenatoki aproposa izango zirela iruditu zitzaidan, eraldatu gabe. Eta aldi berean pareta handia graden moduan egokituta ikuspuntu ona izango zen. Beraz, hori argi izanda proiektua aurrera eraman nuen. Gradetatik ikuskizun bat egotekotan bikain ikusten da, baina ez dago mugimendu handirik egiteko aukera. Non lortu esplanada handia? ba, beheko plataformetan. Oso egokiak dira kontzertu kañero batentzako, eta baita eserita ikusten den orkesta baterako bertan aulkiak jartzeko espazio handia dagoelako.
Irisgarritasunaren aldetik harrobiaren "atzeko" partetik sarbidea sortzea aukerak ireki ditzake. Errepidearen 192-ko kota aprobetzatuz bide bat sartzen da kanioiaren albotik igogailu batera heltzen dena, baina igogailu kabina bertan ez dagoenean jarraitzen duena. Igogailu horretatik bertan sortutako gradetara (kanioira begira), kontzertuak emango diren  plataformara eta goiko begiralekura zuzen eramaten zaizu.

Egindako betelana azken grada hauen ostean da, plataforma nagusiaren beheko aldean. Eremu oso hori lautuz gune zoragarri bat lor daiteke, lehenengo plataformaren jarraipena izango zena.

Azkenik goiko aldean lasai egoteko plataforma zabal bat agertzen da.

Eta nola futzionatuko duen eskemak. Ibilbidetaz ahaztu gabe, Vip gunera igotzen dena, gradetara heltzen dena eta gune lasairarte luzatzen dena.

No hay comentarios:

Publicar un comentario