Museoaren egun berean, La alhondiga bisitatzera joan ginen, eta bertan proiektuarako lortu nahiko nukeen efektu bat ikusi nuen, banaketa bisuala, banaketa fisikorik gabe. Hemen daude hainbat argazki.
viernes, 31 de diciembre de 2010
LAZKANO BILBON
Beste egunean pisukideak Bilboko Arte Ederretako museora joan ginen Lazkano-ren erakusketa ikustera.
ERAKUSKETAREN GAIA :
Lazkano. Arkitekturatik naturara
Bilduma iraunkorraz gain, Bilboko Arte Eder Museoak aldi baterako erakusketez osatutako egitarau garrantzitsua proposatzen du, modu erregularrean.
Kontsultatu erakusketen egitaraua, Bilboko Arte Eder Museoaren proposamen berriei buruzko informazioa lortzeko.
Jesus Mari Lazkanok (Bergara, Gipuzkoa, 1960) Bilboko Arte Ederretako Fakultatean ikasi zuen –orain, irakaslea da bertan–, eta laurogeiko hamarkadaren hasieran ekin zion bere karrera artistikoari. Teknikari dagokionez, modu geldo eta zehatzean pintatzen du, errealitate ia fotografikoa bilatzen duen birtuosismoarekin. Oinarri hiperrealistako bere errepresentazioek erromantizismoaren tradizioa eta espiritu surrealista gogorarazten dituzte, eta, aldi berean, agerian uzten dute margolariak nolako sentsibilitatea duen arkitekturaren eta paisaiaren balio plastikoekiko; izan ere, errepresentazioaren eta errealitatearen arteko jolas kontzeptual gozoa proposatzen du.
Erakusketak Lazkanoren ibilbidea errepasatzen du, eta, horretarako, neurri ertain eta handiko 82 koadro inguru eta marrazkien aukeraketa bat egongo dira ikusgai, denak ere esparru desberdinetan artikulatuak: arkitekturarekiko eta hiriarekiko interesetik hasi –Erroma inperialaren arrastoei buruzko errepresentazioak, New Yorkeko sky-line delakoaren irudiak, Mies van der Rohe edo Frank Lloyd Wrighten eraikin enblematikoak– eta imajinaziozko paisaia urrunen agerpenetaraino, non naturak protagonismo handiagoa hartzen baitu. Gainera, erakusketa honetarako beren-beregi pintatutako lan multzo argitaragabe bat aurkeztuko da; hain zuzen ere, Bilboko Arte Eder Museoa eta bertako espazioak dira lan horien gai nagusia.
Erakusketak Lazkanoren ibilbidea errepasatzen du, eta, horretarako, neurri ertain eta handiko 82 koadro inguru eta marrazkien aukeraketa bat egongo dira ikusgai, denak ere esparru desberdinetan artikulatuak: arkitekturarekiko eta hiriarekiko interesetik hasi –Erroma inperialaren arrastoei buruzko errepresentazioak, New Yorkeko sky-line delakoaren irudiak, Mies van der Rohe edo Frank Lloyd Wrighten eraikin enblematikoak– eta imajinaziozko paisaia urrunen agerpenetaraino, non naturak protagonismo handiagoa hartzen baitu. Gainera, erakusketa honetarako beren-beregi pintatutako lan multzo argitaragabe bat aurkeztuko da; hain zuzen ere, Bilboko Arte Eder Museoa eta bertako espazioak dira lan horien gai nagusia.
(Vergara, Guipúzcoa, 1960) es un pintor figurativo español, uno de los máximos exponentes de la pintura realista desarrollada en el País Vasco.
Cultivó en su juventud estilos tradicionales, con los que ganó dos certámenes de pintura de la Caja de Ahorros de Guipúzcoa, y fue premiado con un viaje a París. Esto le confirmó en su vocación artística, y en 1977 se trasladó a Bilbao a estudiar Bellas Artes, doctorándose por la Universidad del País Vasco en 1994. Su tesis doctoral versó sobre: De la distancia entre lo formal en la arquitectura, y la arquitectura como imagen. Su obra está presente en el Museo guggenheim de Bilbao.
Su trabajo suele inspirarse en estructuras arquitectónicas urbanas que llaman su atención. Suele pintar vistas originales de edificios fuera de su contexto original, situándolos en bellos y profundos paisajes. Ha realizado series de pinturas de paisajes y construcciones del País Vasco, Roma y Nueva York.Premio Titanio 2007 del Colegio Oficial de Arquitectos Vasconavarro"
KRITIKA PERTSONALA :
Hau irakurtzean interesatu zitzaigun, eta gabonetan egun bat ekarrekin pasatzeko aitzaki ona zen.
Egia esan, ez nuen sinesten hain errealistak izango zirela, baina bai, barrura erakartzen zaituen margoak dira. Ez da nabaritzen errealitatea adierazten ez dutela.
Arkitektura ikasteak laguntzen du erakusketa hau gehiago gozatzeko, edo behintzat, eraikinak ezagutzeak. Badakizulako nolakoa den etxe bakoitzaren ingurua eta nola moldatzen duen paisai izugarri bat lortzen. Horrela joku bat sortu genuen asmatzeko zein zegoen bere benetako kokapenean irudikatuta, eta zein ez.
Beste gauza batez ere konturatu ginen. Errepikatzen diren elementuak. Badaude elementu batzuk kuadroetan txertatuta errepikatzen direnak, adb. Alvar Aalto-ren edalontzia, Giacometti-ren gizon ibiltaria, eta Bilboko museoaren ikurra den eskultura.
Merezi duen erakusketa da. Zelako detaileekin margotzen duen izugarria dirudi. Lortzen duen materialtasuna, metaletan eta beirateetan dauden isladapenak, naturaren bizitasuna...
IKUSI BEHARREKOA!!! LILURATUTA ATERAKO ZARETE!!!
HAINBAT MARGO :
lunes, 20 de diciembre de 2010
Aurreentrega _ ARTE-ARTESANIA
Sareekin hasita, ze erabilera desberdin izan dezaketen aztertuz, eraikuntzara aplikatu daitezkeen hainbat bozetu egin ditut.
Lehenengo ideia egoteko lekua izago zen, guztiok ezagutzen dugun hamakan oinarrituta gune lasai bat sortzea posiblea da. Gainera nahiz eta euria egin eta busti askar zikatuko da.
Baita ere erreza imaginatzea da banatzaile moduan erabiltzea. Beraz ideia hau garatuz emaitz desberdinak aurki ditzazkegu. Zulo oso txikiak badira bai fisikoki bai bisualki banatuko du gunea, gero eta zuloak handiagoak izan, bisualki gutxiago banatuko du, logikoa denez.
Beste buelta bat emanez sarean gauza desberdinak eskegi daitezke, edo zergatik ez, tabike begetal bat sortu ustaroaren arabera kolore desberdina izango duena, eta ondorioz, izaera desberdina.
Gune "itxi" bat ere lortu daiteke, eta gainera goiko aldea dentsoagoa jarriz eguzkitik babestu dezake. Edo bestela, dentsoenabeheko aldean jarriz, gerrirarte estali dezakegu .Mila forma desberdinez jokatu dezakegu honekin!!!
Estalkiari dagokionez, egurrezko makil arinak sareen artean eskegi daitezke altuera desberdinetan joku bat sortuz edo guziak altuera berdinetara. Honetarako sareak ondo tentsatuta egon behar dira.
Eta kontutzan hartuz teilategia daukuagula egitura sendo batekin, ahal diren tiranteak hona eraman dezakegu eta estalkian edo fatxadan lotu sendotasun handiago bat lortuz ez delako mugituko.
Leku batetik bestera pasatzeko egurrez eta sarez egindako egitura sinple batekin konponduta izango genuke lokatzaen gainean jartzeko balitz. eta uraren gainean jartzeko bada, beheko aldean flotagailu batzuk jarriz.
Panelak sarez lotuta egongo ziren mugitzeko gaitasun pizkat izateko eta beheko aldetik bebai sare oso bat egongo da estabilitatea emateko eta sendotasuna lortzeko. Gainera sare honi buelta emanez barandila ere lor dezakegu.
Kontentzio moduan urak lurra ez mugitzeko ere sarea erabili daiteke.
---------------------------------------------------------------------------------------------
Sareen munduan gehiago sakonduz korapilo marinelak bilatzen egon naiz, eta konturatu naiz hamaika bariazio daudela. Bakarrik nire eraikuntzarako erabilgarriak izango direzen korapiloak aukeratu ditut, ezinezkoa delako guztiak jartzea.
(ezin ditut igo, ez dakit zergatik, ahal badut bihar igoko ditut)
--------------------------------------------------------------------------------------------
Oinaren azkerketa
oina uholdagarriaren eremuarekin
Oina arratzaldean itzala daukan gunearekin, bertan tailerrak ez kokatzeko
Eskema- erabilerak-guneaketa
Lan maketa eta oinaren garapena
Ondino nabil lanean honekin, beraz ez dut igoko, baina ideia garrantzitsuena kontrasea izango da. Mendiaren aldean, itxiagoa den lekuan, ibilbide ireki bat egongo da geltokitik hasita eta erakusketa gunetik pasata itsas ertzerarte eramango duena. Beste aldetik ibilbide "eskutu" bat egongo da dakiten pertsonentzako zuzenean tailerretara joateko.
Tailerretan artesaniako gauzak landuko dira, bai ereñoko harriekin, bertako landariarekin, edota naturaren edozein elementuarekin.
Hauek teileteriaren kontra joko dute bertatik aterata uretara gerturatuz.
Lurrean 4 metrotara trama bat egongo da zutabetxoekin, beharrezkoa bada tailerren antolaketa aldatu ahal izateko.
Proiekt osoa pizkat altxatuta egongo da uholdeekin gerta daitekena aurreikusiz
miércoles, 15 de diciembre de 2010
Bermeoko arrantza
Bermeora egindako bidaian bertako jendearekin hitz egiten egon ginen eta apunte batzuk hartu genituen:
Planteatutako galderak: nola arrantzatzen da? ze baliabide desberdin daude? asko aldat da historian zehar? zer da pertsonalki gehien kostatu zaizuena? eta gehien gustatu arrantzale bizitzan? itsasontzi berdina arrain mota desberdinak arrantzen al ditu? ze egiten da itsasontziekin zahartzen direnean? ze material desberdin erabiltzen dira? materialen aldetik garapen handia egon da? Non egiten dira sareak? nola konpontzen dira?
Orain direla urte askoko sistema berdinak erabiltzen dira, betikoak, baina sare handiagoak eta jauzia kalkulatzeko sensoreen bitartez lagunduta.
Sarea sakonean erabiltzen da, en bajuras. Lehen sarea hariz egiten zen eta gero sintetikoz (arraina bertan uzten bazen sarea uzteldu eta zulatu zitekeen). Orain sareak fabriketan egiten dira sintetikoak, nailon-ezkoak... Sareak konpondu egiten zituzten emakumeak beraien semeekin joaten ziren.
Kainaberak banbu edo fibra sintetikoz egiten dira, gantzo batez lagundu behar dira arraina oso pisutsua bada kainabera apurtu daitekeelako.
Materialak: metalak fundizioa batez ere; egurra gaur egun bere erabilpenaren portzentaia jeitsi da;…
Gaur egun ere eskuz konpontzen dira.
Currican =cacea (25-30 apareju erabiltzen dira arrastra banku bakoitzeko)
Palangle
Almadraba
Enmaye-antzinean erabilitako arrantza mota.
Bolanta-enmayoaren artea da-arrain txikiak ihes egiten dute, ertainak geratu egiten dira baina handiak errebotatu egiten dute, ihes ere.
Tresmayo-metodo honek min handien sortu duena izan da kantauri itsasoan. Bolantaren antzekoa da baina hiru sareekin, horrela ez da arrainik eskapatzen.
Sardinal-hegoaldetik erabiltzen da.
Cerco-gaur egun gehien erabiltzen dena da (antxoa, sardina, atun…). Alacran atuneroa.
Bermeo-orain: antxoa, berdel, sardina, txitxarrillo, bonito… lehen: macarel, merluza, besugo…
Arrastrea
Sarda- lehengo sistemak arrainak behean zeudenean detktatzen zituen, oraingoak arrainak dauden lekuan detektatzen ditu.
Bonito- itsasoan 15 egun ematen dira arrantzan.
Azores- 3 edo 4 hilabete ematen dira materiala portuetan deskargatzen, Vigon egunero deskargatzen dute adibidez.
Campaña de primavera- otsailean irten, martzoan edo apirilean bueltatu, antxoaren arabera bueltatzen da, batzutan buelta ekaina eta uztailerarte luzatzen da.
Pato mangera- arrainak ez du itsasontzia ikusiko, baina bonitoak zeboa hobeto ikusiko du, txisteak itsasontziaren zaratak disimulatu egiten ditu uraren txapoteoz.
Lehen itsasontziak egur ontzioletan egiten ziren, astilleros de rivera.
Murueta- txapazko itsasontziak, izotzgailuak dira, hauek 3m ko altuerako 400m2 ko espazioak ziren, 3500tona pisatu zitezkeenak. Makinaria ugari dute, txapazkoak egurrezkoak baino handiagoak izan daitezke.
Sakonerako itsasontziak egurrezkoak. Gaur egun ez daude ia egurrezkoak.
Bermeokoak tren geltokiaren alboan daude.
Hondakinak: Motorearen olioa lehen itsasora botatzen zen, orain portuetan kontenedore batzuk daude hau batzeko prest.
Itsasontzi berri bat enkargatzerako orduan, zahar baten txatarra edo arrastoak eman behar zaizkio egileari, hau itsasontzi komurua mantendu daiten bermatzen duen arau bat da. Legeak pisu erlazio batzuk ezartzen ditu. Gero ontziolak arrasto zahar horiek aprobetxatu ditzake. Egurraren trukaketa hau toneladatan erregulatzen zen, lehen 200 itsasontzi egiten ziren urtero Bermeon, baina gaur egun 30 itsasontzitik ez da pasatzen.
Arrantza egitera irtetzen direnean ezer gabe irtetzen dira, zeboa eta guzti kanpoan hartzen dute. Anzueloa arrain motaren araberakoa izango da eta baita uraren distira edo kolorearen araberakoa. Frogatzen da eta gero aldatu egiten da guztuaren arabera. Objetos izeneko arrantza elementua itsasontzian bertan egiten dira.
Objetos-sare zaharrak+egur flotanteak; hauek lotuz osotutako baltza batzuk dira eta hauen pean, itsalean geratzen dira arrainak, honela erakarri egiten dira.
Itsasontzia ez daiten asko balanzeatu estabilizadore batzuk ditu.
Sarea plegatuta batzen da (kortinen antzera) liatu edo enredatu ez daiten. Cancamo edo mosketoiak egoki kokatu behar dira sarea uretara botatzean apurtu ez dadin.
Arrantza sistemak gutxi aldatu dute, baina materialak garatu egin dira urteekin.
Orain dela mende erdiko egurrezko kajoiak arraina pilatzeko erabiltzen ziren, baina gobernuaren esanetan altzairu galbanizatuzko beste batzuengaitik aldatu ziren. Ondoren ozakidetzak osasun probak egiten zizkienean positibo ematen zuen bakteriatan, nahiz eta kanpotik oso garbi iruditu ur presioarekin garbitzen zelako. Aldiz egurrezkoak, kanpotik zikinagoak iruditzen zutenak, negatibo ematen zuten bakteriatan, baina erretiratu egin zituzten interes pertsonalak zirela eta (administrazioaren lagunak altzairuzko fabrikak edukitzea…). Baita plastikozko kajoiengaitik aldatu ziren hasierakoak , garbiagoak, baina hauek arrainak hegotzi egiten zituzten behekaldean. Gaur egun azkenik plastiko hobeekin egindakoak erabiltzen dira batez ere.
Bermeokoa atunero arantzan gogorrenetakoa da.
Talde guztiari gehien erakarri ziguna sareen mundua izan da, eta horren inguruan egingo dugu lan, nahiz eta bakarka egin.
Nahiz eta proiektuarako ez erabili asmpimarratu beharrekoa da nola emakumeek beren parte hartzea aldarrikatu ziguten, nahiz eta itsasora ez irten nola egiten zuten lan eta gainera familia osoa bakarrik egonda sostengatu.
Deigarria egin zaigun beste datu bat, arraina pilatzeko kutxena izan da. Nola lehen egurrezkoak erabilita eta garbitu gabe kontaminazio gutxiago zeukatela ematen zuen oraingo plastikozko kutxak baino.
Pertsonalki pentsatzen dut sareekin jolasteak posibilitate anitz dituela, gainera egitura erretikulatu propioa dauka nahiz eta tente ez mantendu nahiko indar jasan dezakeena. Gainera zegun ze erabilera eman nahi diogun dentsitatearekin ere jolastu daiteke.
ARRANTZA MOTAK ,



ARRANTZARI BURUZKO BESTE HAINBAT ARGAZKI ,
Suscribirse a:
Entradas (Atom)





































